Iturria: Wikipedia. Orriak: 28. Kapituluak: Deustuko Unibertsitatea, Jesuitak, Frantzisko Xabierkoa, Antonio Zavala, Loiolako Santutegia, Manuel Larramendi, Gotzon Garate, Walter J. Ong, Ignazio Loiolakoa, Jose Ignacio Telletxea, Pierre Teilhard de Chardin, Ingeniariak-Deustu estropada, Jesusen Lagundiaren banaketa geografikoa, Manuel Santa Kruz, Vicente Ferrer i Moncho, Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Jon Sobrino, Agustin Kardaberaz, Jesuita ezagunen zerrenda, Ignacio Ellakuria, Jon Cortina, Fernando Garcia de Kortazar, Universidad Centroamericana, Erramun Olabide, Garmendia Otaola, Pedro Arrupe, Carlo Maria Martini, Jose de Anchieta, Txema Auzmendi, Herri Irratia, Cipriano Baratze, ESTE, Adolfo Nicolas, Patxi Etxeberria, Antonio Ruiz de Montoya, Matias Goni, Jose Moret, Pedro Paez, Eghost. Fragmento: Frantzisko Xabierkoa, bataioko izenez Frantzisko Jatsu Azpilikueta, (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7 - Shangchuan uhartea, Txina, 1552ko abenduaren 3) nafar santu euskalduna izan zen, San Inazio Loiolakoarekin batera Jesusen Lagundiko lehenengo zazpi kideetako bat, eta misiolari izan zena Indian, Malaysian, Txinan eta Japonian. Horregatik, Indietako Apostolua ezizena ezarri zioten. Eliza katolikoak San Frantzisko Xabierkoa izenarekin santutu zuen. Nafarroaren eta Euskal Herriaren zaindaria da, eta abenduaren 3an ospatzen da haren eguna. Euskararen santu ofiziala ere bada, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an baita. Frantzisko Xabierkoa 1506an jaio zen. Sei urte geroago, 1512an, Fadrique Alvarez de Toledo Albako Dukearen gidaritzapean zeuden Gaztela-Aragoiko Koroaren tropek Nafarroako Erresuma konkistatzen dute, Fernando Katolikoaren aginduz eta beaumondarren laguntzaz. Azken hauek Agramondarren aurka borrokatu berriak ziren Nafarroako Gerra Zibilean. Inbasioaren ondoren zenbait nafar kontraeraso gertatu ziren, baina azkenik Gaztelako Erresumak Nafarroa Garaiaren bereganatze edo anexioa gauzatu zuen. Nafarroa Beherea berriz, Piri...